IRRATIA

Kera Deia | New York Ska-Jazz Ensemble

New York Ska-Jazz Ensemble

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Saio animatua izan da aste honetako, ska musika izan baita protagonista. New York Ska-Jazz Ensemble taldeaz aritu gara oraingo honetan, larunbatak eskatzen zizkigun 60 minutuak erritmorik ederrenekin betetzen saiatu garelarik. Taldearen izenak ederki dio, New Yorkekoak dira eta jazz doinuak ska erritmora bihurtzen dituzte. Euskal Herrian haiekin gozatzeko aukera behin baino gehiagotan izan dugu, urtean bitan etortzen baitira.

Talde estatu batuarrak 1994.urtean ekin zion ibilbideari, Fred Reiter, Victor Rice, Rick Faulkner eta Cary Brown bezalako musikariek, ibilbide sinestezina izan dutelarik beraien bizitzan zehar. Take Five, Haitian Fight Song edota Boogie Stop Shuffle bezalako lan arrakastatsuek, gure belarriak gozatu dituzte larunbat honetako 'Kera Deia' saioan.