Emen Gonak x 21
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Aste honetako saioan Britainia Handiko hainbat emakume musikarien inguruan hitz egin dugu, Savages taldeak indarrez eta ausardiz gaurkotu egin du 80. hamarkadatik edandako post-punk soinua. Taldeko bi diskoak aztertuko ditu Emen Gonak saio honetan.
Saio honetako beste protagonista Marika Hackman musikaria da. Folk akustiko alternatibo ilun batetik abiatu bazen ere, azken lanetan elektro-folkera hurbiltzen den soinua garatu du. Tartean, bigarren diskoan brit-pop eta grunge jeneroen eraginak islatu zituen, The Big Moon taldeak lagunduta.
Sortzaile hauek badute amankomunean abestien hitzetan tematika esplizitu bat: maitasunari, sexuari, harremanei, hausturei eta askatasunari abesten diote emakumearen aldarrikapenetik, Britainia Handiko LGTBI komunitateko ikono eta eredu bihurtu dituen jarrera karismatikoaren oinarrian.