IRRATIA

Arima Soul | Arima Soul

Arima Soul - Musika Pilula

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Egitasmo berriarekin datoz Lidia Insausti eta Mikel Makala. Paul San Martin eta Hilario Rodeirorekin batera osatu zuten Arima Soul 2019an, 70eko hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz-a gurera ekartzeko asmoz. 2020ko udan grabatu zuten estreinako EPa Pottoko estudioan Fredi Peláezekin, eta urte bukaeran heldu zen gure eskuetara.

Eskarmentudun musikariek osatzen dute taldea, eta diskoaren soinu eta kolore konkretuetan nabaritzen da hori. Izan ere, gorputz, freskura eta indar handiko diskoa da Arima Soulena, eta kantu bakoitzaren letrak jantzirik egokiena darama.

Abesti bakoitzaren bertsio abestua nahiz instrumentala eskaintzen digu taldeak EPan: bost kantu ditugu, beraz, bi aldiz errepikatuta bakoitza. Horrela, kantu bakoitzak transmititzen duena modu ezberdinean jasotzen dugu. Inondik ere, Arima Soulek gatz berria dakar, soul doinuan.