Zuzenean

Ane Garcia

Marlik | Marlik

Audio_placeholder

Marlik | Marlik

Loading player...
Marlik-Musika Pilulak
Marlik-Musika Pilulak

Maialen Velaverde, Beñat Fer, Oihana Rodriguez, David Gorriti eta Ales Gorritik osatzen dute Marlik gaur egun. 2017ko estreinakoaren ostean, Legutioko maketa lehiaketa irabazita grabatu zuten bigarrena zuzenean 2018an, eta joan den urtearen hondarretan heldu zaigu azkena: Azaletik ezabatu baino lehen. Pandemia garaian eta formazio aldaketekin sortutako lana da, baina halako berezitasunek ere, forma ematen diote disko bakoitzari.

Neil Young-en bueltan sortu zen taldea 2015ean, eta ordutik hona formazioa bizitzarekin batera aldatu bada ere, country, blues eta rockaren eragina azken disko honetaraino heldu da. Baina doinuez gain hitzari ere ematen diote esangura, eta zentzu horretan, emakumeen ahalduntzea eta askapena jarri ditu Marlikek erdigunean.

Jaurlaritza Logoa