Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Musika beltzaren esentzia bildu du Arima Soulek bere lehen diskoan

Lidia Insausti (Donostia, 1993) sekulako ahotsa duen emakumea dela bagenekien. 2019an jarri zuten martxan Mikel Unzurrunzaga ‘Makala’-k (Zarautz, 1970) eta biak eta hiru urte beranduago dator beren lehen lan luzea. Diskoa aurkezten izan da NAIZ Irratiko uhinetan Lidia Insausti, taldeko abeslaria.

Audio_placeholder

Musika beltzaren esentzia bildu du Arima Soulek bere lehen diskoan

Loading player...
Lidia Insausti, Mikel Makala eta Gorka Gaztanbide Donostiako Alde Zaharrean diskoa aurkeztu zutenean.
Lidia Insausti, Mikel Makala eta Gorka Gaztanbide Donostiako Alde Zaharrean diskoa aurkeztu zutenean. (Maialen ANDRES | FOKU)

Arimarik gabe, musikari ez. Horrela ulertu daiteke ondoen akaso Arima Soul proiektua. Lidia Insausti eta Mikel Makalak jarri zuten martxan, musika beltzaren bi maitale sutsuk, eta, lehen EP bat kaleratu ostean, Gorka Gaztanbide eta Paul San Martin bidelagun dituztela lehen lan luzea, ‘I’ kaleratu dute 2022an.

‘Arima du’ izeneko kantua izan zen lehen singlea. Soula, twista eta gospela entzun daitezkeen abestia da, Bideolan etxeak egindako bideoklip animatu eta dotore baten irudiek lagundu zutena. Eta, arimarik gabe ez garela ezer aldarrikatzen duena. Arima horren parte izan dira Broken Brothers Brass Bandeko kobrezko instrumentuak. Bigarren single bat ere kaleratu zuten, ahizpatasunaren izenean, ‘Gu andereak’ deituriko kantua. Noa Egiguren eta Lide Hernando, Lidia Insaustirekin Ispirit gospel taldean elkarrekin aritzen direnak, izan diutzte ondoan kasu honetan, baita ‘Lokatzan dantzan’ kantuan ere. Sororitateaz ari dira eta Seto etxeak egindak bideoklipean argi ikusten da zein den mezu orokorra.

Erritmo biziko bi single aurkeztu zituzten, baina ryhtm&blues balada potenterik bada, neo-soula, funkya, groove instrumentalen bat… Aipatu moduan, musika beltzaren maitaleak direla argi eta garbi geratu da disko honetan. Itsasoaren hainbat irudi ere eskaintzen dizkigu diskoak, itsasoa bera terapeuta moduan aurkezten digun ‘Itsasoan’ kantuan edota Zarauzko Talai Mendi inguruko labarretik ikus daitekeen postal idilikoa ‘Ilunabarra’ abestian. Azken honetan, Lalo López, Fundación Tony Maneroko gitarra-jotzaileak hartu du parte, gainera, diskoa ixten duen ‘Zerbait’ kantuan bezalaxe.

MusikHaria saioan izan zen Lidia Insausti lana aurkezten, eta xehetasun asko eskaini zizkigun, arima bete-betea duela erakutsiz, hizketaldi goxo zein interesgarri batean.

Jaurlaritza Logoa