IRRATIA

Aukeraketa indartsua egin du Iker Bárbarak aste honetako ‘Zarata’ tartean

Rockero samarrak izan dira astelehen honetarako kazetari bilbotarrak ekarri dizkigun doinuak. Dena dela ez dio aniztasunari uko egin Mondo Sonoro aldizkariaren euskal edizioaz arduratzen den Bárbarak.

Legazpiko John Dealer & the coconuts taldekoek lan berria kaleratu dute: ‘Red light stories’

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Musikaren emaria ez da agortzen ari zorionez eta proposamen berriak gehituz doaz etengabe gure inguruan ere. Hartara, azken egunetan kaleratu diren lanetatik hautaketa bat egin digu Iker Bárbarak Musikharia saioan egiten duen ‘Zarata’ tarterako. Egoerak akaso ez du lagunduko zuzenekoak areagotzeko, baina zorionekoak gu jasotzen dugun guztia jasota. Hauek aste hoetarako ekarri dizkigun kantuak:

– Dekot - In the ocean

– John Dealer & The Coconuts  - Ez gara ezer

– Grises ft. Jurgi Ekiza - Galdu arte

– Voodoo Charms - Devil's beat