IRRATIA

Burdinola | Sodom

'Sodom' bandak kaleratutako 'Genesis XIX' albumaren azala

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Alemania aldean egin dugu aste honetako 'Burdinola' saioaren egonaldia, bertan 'Sodom' taldearen 'Genesis XIX' albumeko Black edo Thrash metal doinuak entzuten aritu baikara. 2020ko azaroaren 27an kaleratu zuten hamabi kantuz osaturiko diskoa eta ez dugu entzun ahal izateko inolako aitzakia beharrik izan oraingo honetan.

1981.urtean ekin zion ibilbideari 'Sodom' taldeak eta ordutik, beraien onena ematen jarraitzen dute kaleratzen duten nobedade bakoitzeko. Tom Angelripper, Frank Blackfire, Yorck Segatz eta Husky taldekideak, gazte-gaztetatik ekin zioten musikaren ibilbideari; baina nork esango zien orduan, direna izatera iritsiko zirela?