Kera Deia | Mártires del Compás
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Etxahun Arregi
Igandean ere ez genuen nolanahiko saioa izan, 'Kera Deia' beti bezain dotore ekarri baikenuen Naiz Irratira kanturik berezienekin. 'Mártires del Compás' taldeari eskaini nahi izan diogu asteko bigarrena, hau 1992an sortu zen, Chico Ocaña (Juan José Ocaña Aguilar) lider zuelarik Sevillan.
Ibilbide luze, berezi eta zabala izan zuten taldeko kide guztiek eta zenbait lan kaleratu zituzten agur esan ziguten arte. Ez da erraza ordubetean beraien ibilbidearen errepasoa egitea, baina guk, kanturik esanguratsuenak entzunaz lortu dugulakoan gaude.