Global Musik | Kataluina
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hasi dugu urtea Global Musik saioan ere hamabigarren atalarekin batera eta 60 minutuz musikarik onena entzuteko aitzakia ezin-hobearen bila jarri ondoren, hala igaro dugu aste honetako saioa ere. Urtarrilaren lehen honetan Katalunia aldera egin nahi izan dugu bidaia bat, lurraldeko kantu ezberdinak entzun eta bertako estilo nagusia zein den ezagutu ahal izateko. Gaur egungo musika aukeraketa zabalagoa baldin bada ere, urteetan atzera begira jartzea ere gustatzen zaigu eta ez dugu inolako zalantzarik izango beste behin ere hartu behar genuela tarte bat horretarako.
Irratsaioaren bigarren zatiari dagokionez berriz, Euskal Herrira etortzea ere pentsatu dugu. Nafarroako zenbait hiri nahiz auzoetatik bueltaka ibili gara; Tafalla, Txantrea, Mendillorri... Kantuei dagokienez, denak ala denak bikaina izan direla garbi dugu astelehen honetakoak ere.