

Zuzenean 13:00h - 14:00h
Bideokluba
14:00h - 15:00h
Beste Bat
15:00h - 16:00h
Otea lili

Astelehenero legez Global Musik saioaz gozatzeko aukera izan dugu Naiz Irratian beste behin ere, eta oraingo honetan Valentzia eta Katalunia aldean geldialdi bat egitea erabaki dugu. Baina horrez gain omenaldi batez baliatzeko aukera, ondo baino hobeto aprobetxatu dugu. Lurdes Iriondo Mujika, euskal abeslari donostiarra eta Ez Dok Hamairu taldearen emakume sortzaile bakarra izan dugu gogoan.
Musikaren munduan bere instrumentu nagusia ahotsa zuen, abeslari bezala zelako ezaguna emakume gipuzkoarra, eta hori gutxi bada zenbait idazlan ere idatzi zituen. Xabier Lete euskal artista ezagun eta handiarekin ezkondu zen eta 68 urte zituela, 2005ean zendu zen Urnietan.