Global Musik x 7
'Two Tone' ska mugimendua izan da aste honetako 'Global Musik' saioko protagonista.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Antonio Iriarte
1977an Ingalaterran gertatutako ska berpizteari deitzen zaio 'Two Tone''. Urte horretan, gazte ingeles talde batek erritmoarekin esperimentatzea erabaki zuen, soinuari bizkortasun eta gordinkeria pixka bat gehituz. Horrela sortu zen 'ska' edo 'Two Tone'a.
'The Specials', Madness, Bad Manners, The Beat eta The Selecter...erritmo berri hau uztartzeagatik egin ziren ezagun. Era berean, garai hartako janzkera tipikoa jantzi zuri eta beltzak ziren (bi tonu), garai hartako kanta asko Jamaikako ska klasikoen bertsio berriak izan ziren ziren. Noski, mugimendu berri denak bezala izan zituen zaleak eta detraktoreak.