IRRATIA

Samine Irigoien: «Beldur giroa dagoela kontatu didate Washingtonen ditudan lagunek»

17 urte luzez bizi izan zen Washingtonen Samine Irigoien. Badira aste batzuk Euskal Herrira itzuli dela, baina gaurko egunez, «kezkaz» begiratzen die AEBtako hauteskundeen emaitzei. Hango lagunak ere arduratuta sumatu ditu egun hauetan. 

Liskarrak izan dira bart Etxe Zuriaren parean Trumpen jarraitzaile eta Black Lives Matter-ko kideen artean. (Olivier DOULIERY/AFP)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


«Testuinguru korapilatsua» utzi dute boto kontaketaren lehen emaitzek. Samine Irigoienek ez du ezer egintzat eman, eta oraindik ere ikusteke dagoela nabarmendu du, baina amorrua sumatzen zaio esatean Trumpek «egin dituen guztiak eginda», nola Joe Bidenek ez dion argi gain hartu; horrek «porrota oraindik eta handiagoa» suposatzen duela uste du. «Ez da esperotako ostikada izan». 

AEBtan dituen lagunek ziurtatu diote, gainera, giro traketa bizi dela azken egunotan. «Kezkatuta zeuden hautagaiek emaitzak ez zituztelako errespetatuko, eta liskarrak egon zitezkeelako».