Zuzenean
Ez du sorpresaz harrapatu aspaldian Miami alboan bizi den Amaia Garmendia tolosarra hauteskunde osteko zalapartak, «aurreikusten genuen, Trumpen jarraitzaileak oso gogorrak dira, kulto bat da eurentzat, gero eta gehiago ari dira azaltzen, gainera».
Kezkatuta, «haserre» dio berak, latinoamerikako komunitatearekin, «askok sinetsi egin dituizte gezurrak, Bidenekin komunismoa datorrela eta beldur handia diote horri, gezur guztiak sinetsi dituzte eta askok Trumpi eman diote botoa, sinestezina da».
Emaitzak argitu bitartean sor daitekeen egoerarekin oso kezkatuta dago, «gazteak oso nazkatuta daude polziiarekin, justizia eskatzen dute, eta ez dago». Trumpen agintaldia «lotsagarria» dela dio eta atzera pauso itzela izan dela, 20 urte bai, «edo gehiago», «jende zuria armatu egin da eta orain dela 20 urte entzuten e znituenak esaten hasi dira, azentua entzun eta 'joan zaitez zure etxera' eta halakoak».
Azken emaitza Joe Bidenen aldekoa izango dela uste duen arren, honen egikaritzea zailagoa izan daiteke Garmendiaren ustez, «baina ez dakit Trump horren isilik joango den, tipoa harro hutsa da, eta harro hutsekin... kontuz».