Zuzenean

NAIZ IRRATIA

«Hemen bortizkeria ez dira harri pare bat, espero halakorik ez izatea»

Kezka nabari zaie AEBtan diren euskaldunei hauteskunde ostean sor daitekeen egoeraren aurrean. New Jersey-n bizi da jatorriz oñatiarra den Mikel Erle, «denok espero dugu gerra zibil bat ez egotea, baina jende zoro asko dago hemen». Biden ala Trump ebazten den bitartean NAIZ Irratian eskaini du bere testigantza.

Audio_placeholder

«Hemen bortizkeria ez dira harri pare bat, espero halakorik ez izatea»

Loading player...
Artilleria pieza bat Virginiako hautesleku baten atarian. (Andrew Caballero-Reynolds / AFP)
Artilleria pieza bat Virginiako hautesleku baten atarian. (Andrew Caballero-Reynolds / AFP)

Badira bi hamarkada Oñati atzean utzi eta AEBetara jo zuela Mikel Erlek, Alaskan izan zen lehenbizi, Washingtonen gero, Kalifornian beste tarte bat eta azken urteak New Jersey-n. Puntatik puntara ezagutzen du, beraz, herrialdea.

Astearteko hauteskundeen ostean sor daitekeen egoerarekin kezkatuta dago, hedabideetan gerra zibilaren aukera aipatu dela dio, «denok espero dugu ez egotea», baina «jende zoro asko» dagoela dio eta balizko biolentzia AEBetan «gauza serixua» litzatekeela, «hemen biolentzia ez da harri pare bat edo gomazko pilota bat», dio herritarrek zenbat arma dituzten gogoratu ostean.

Azken urteetan izaten ari diren aldaketa sozialekin jendearen artean «beldurra» dagoela dio eta arrazakeriak gora egin duela nabarmen, «tendentzia handia dago, eskuman dagoena eskumarago doa eta ezkerrean dagoena ezkerrera». Bernie Sandersen herentzia politikoa ere nabarmendu du Erlek, «izugarrizko herentzia politikoa dator, izugarrizko indarra hartzen ari da eta uste dut aldaketa handiak izango direla».

Trumpen agurra? 

Emaitzak argitzeke, Trumpen amaiera izan daitezke hauteskunde hauek, askok desio duen egoera. «Trumpen urte hauek oso txarrak izan dira, beldurgarriak. Zuria ez den jendeak, kristaua ez den jendeak, kontserbadorea ez den jendeak asko sufritu du, jende asko ikusi dut negarrez Trump boterean dagoelako».

Jaurlaritza Logoa