IRRATIA

AEBetan datorren «eskenatoki beldurgarria», Mikel Zubimendirekin

Azken asteetan behin eta berriz aukeren artean jarri du Mikel Zubimendik gaur AEBetan gertatu dena, irabazle argirik ez eta bi hautagaiak euren burua aldarrikatzen. Azkenean, gertatu egin da. Orain? «Eskenatoki beldurgarria» dakusa NAIZeko kazetariak. 

Milwakeeko hauteskunde batzordeko burua, emaitzak eskuan eta poliziak babestua. (Scott OLSON / AFP)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


NAIZen azken asteotan gaur gerta zitekeenaren hipotesien artean azkenean gertatu dena mahai gainean jartzen ari zen Mikel Zubimendi. «Biden ala Trump?», galdetu genion hauteskunde bezperan Mikel Zubimendiri, eta berak «ez Trump, ez Biden bada?», erantzun zigun. 

Lehen emaitzak ezagututa «eskenatoki beldurgarria» dakusa. Hori bai, Donald Trump beste behin ere «espektatiba guztien gainetik» izan dela nabarmendu du eta parte hartzea handia izan arren, eta hainbat soziologoren aurreikuspenen aurka, ez duela ezkerraren garaipen argirik eragin.