2020 URR. 13 - 14:41h Artisten bilakaera hizketagai 'Zarata' tartean Serge artistaren kantu berriena ekarri digu aste honetan Iker Barbara Zarata Mondosonoroko kazetariak. Serge aurretik Zarauzko 'Eraso!' taldean egindako ibilbideagatik da ezagun. Musika indartsu eta doinu pisutsuak egitetik, kantu askoz ere intimo eta poperoagoak egitera pasa da azkenaldian ordea zarauztarra. 'Deus ez' taldekoek bideokliparekin aurkeztu dute azken kantua. Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Iker GURRUTXAGA Horrez gainera beste hiru proposamen interesgarri ekarri ditu Bárbarak aste honetan ere. Doinu gozoak, esperimentalak zein rockeroagoak entzuteko aukera izan dugu 'Zarata' tartean: – Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkizia - Zergatik – Deus ez - Gose – Serge - Dena itzaliko bagenu – The Beatpunkers - Punk revival