Eguneroko plana, ama-semeen Youtube kanal batetik
Hankaz gora jarri ditu denon bizitzak COVID-19ren iritsierak. Egoerari aurre egiteko hamaika modu ari dira bilatzen herritarrak eta 'youtuber' bihurtu dira, adibidez, Nerea Loiola eta Andoni bere semea. Eguneroko plan proposamena dakarte euren kanalean.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Nerea Loiola idazleak koronabirusak eragindako konfinamendu egoerari aurre egiteko Youtubeko kanala abiarazi du Andoni semearekin batera. Oraindik egunerokora ohitzen, «inprobisatzen», harrapatu dugu NAIZ Irratian.
Kanal berri honen bidez egunerokorako planak eskaintzeari ekin diote ama-semeek.
Covid-19aren aurrean nola ari diren moldatzen ere hizpide izan dugu, nola daramaten euren etxean bertatik atera ezinda egotea, eta egoera honetatik aterako ditugun ondorioez, «ziur nago zaintza lanari, eremu pertsonalari eta komunitarioa dagokionez, ikaspen handiak aterako ditugula».