Zuzenean
Koronabisurari aurre egiteko instituzioetatik hartutako erabakien ondorioz, etxetik lan egitea bideragarri bihurtu behar izan dute hainbat enpresa eta langilek. 'Ekoalde' nafarroako produktu ekologikoen elkarteko langileak ere, behin-behineko egoera horretara moldatu behar izan dira.
Jon Garai 'Ekoalde'-ko koordinatzailearen arabera, koronabirusak oztopoak eragin ditu elkartearen funtzionamenduan, baina, ziurtasunez adierazi du koronabirusaren krisian produktu ekologikoen proiektu eta ekoizleek zeresana badutela: «Uste dut krisi honen atzean badaudela klima aldaketari lotutako eta gure bizi moldeei lotutako hainbat kontu». Covid-19ak eragindako beldurra ere izan dugu hizpide eta krisiak ekarriko dituen ikaspenen inguruan galdetuta, «lehentasuna zer den eta zer ez den desberdintzeko aukera ona» dela aldarrikatu du.