Zuzenean

Durangoko Azoka amaitu berritan, espazioak lehengoratzen ari dira Gerediaga Elkarteko kide eta bolondresak. «Nekatuta, baina pozik» dago Beñat Gaztelurrutia koordinatzailea, gauzak ongi ateratzen direnean gorputzak duen sentsazioarekin.
Balorazioa ona izan da, erabat. Azoka jendetsua izan da, ez soilik Landakon, baizik eta horren bueltan osatu diren espazio guztietan. «Ez baita azoka soila, kulturaren jaialdia da eta jendea pozik dator», dio baikor.
Eguraldia lagun, etengabean joan etorrian aritu dira herritarrak. Azken urteotan egindako ahalegin komunikatiboak ere badu bere emaitza: apurka-apurka gazteak lekua hartzen ari dira eta bisitarien hiru heren 45 urtetik beherakoak dira.


