Zuzenean

Bigarren Kafea

«Utopiaren ardatza oso presente izan behar dugu»

Euskalgintzaren Kontseiluak ekitaldi batera deitu ditu milaka euskaldun abenduaren 27rako Miribilla kirolgunean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia Bigarren Kafean izan da plazaratutako itunaren eta abenduko hitzorduaren inguruan. 

 

Audio_placeholder

«Utopiaren ardatza oso presente izan behar dugu»

Loading player...
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren urriaren 7ko agerraldian.
Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren urriaren 7ko agerraldian. (Euskalgintzaren Kontseilua)

Euskara larrialdi egoeran da eta 2036rako ez da gunerik egongo euskara %80ak baino gehiagok hitz egingo duenik. Egoeran honen aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak bi mugarri ezarri ditu udazken honetan: lehena, duela bi aste aurkeztutako itun soziopolitiko berri baterako proposamena; bigarrena, berriz, abenduaren 27rako Bilboko Miribilla kirolgunean deitu duten bilgune eta pizkundea.

Horren harira Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia den Idurre Eskisabel izan da Naiz Irratian. Haien egitekoa «pizkunde» bat sortzea dela adierazi du Eskisabelek eta euskaraz bizitzea «erresistentzia ariketa» bat dela gehitu du. Euskararen egoerarako pizkundea beharrezkoa dela adierazi du: «gizartean uste duguna baino txertatuago dago euskararen aldeko bulkada bat, baino hau landu egin behar da, eta kolektiboan egin beharra dago».

Abenduaren 27ko programaketa oraindik osatzeko dago. Batetik, Eskisabelek argi utzi du «ekitaldi politiko bat» izango dela, momentu honetan garrantzitsuak diren balio politikoei atxikita dagoelako. Bestetik, kulturak bere tokia izango duela aurreratu du idazkari nagusiak, euskarari bidea irekitzeko «gune handi bat» delako.

Jaurlaritza Logoa