Zuzenean
Gai gogorrei samurtasunez heltzen badakiela erakutsi du bere ibilbidean Ilargik eta bide horretan ale bat gehiago gehitu du bere uztara ‘Hil arte bizi’ kantuarekin. Iñurri Elkarteko kideekin elkarlanean, jasotako hainbat testigantza medio, minbiziaren bueltan pairatzen dutena eta bizitzen dutena entzun eta abesti forman plazaratu du.
Marina Landa eta Ines Osinaga izan ditu ahotsetan kolaboratzen eta Haritz Harreguyren estudioan grabatu du abestia. Bideoklipa, berriz, Jon Alberto Lejardik gidatu du. Elena Guinea, Lur Serrano eta Aritz Aranburu dira piezan agertzen diren aktoreak. Abesti honekin batera, diskoa badatorrela ere kontatu du Ilargik MusikHaria saioan, baina, bitartean, kantuak dion moduan, hil artean bizi.


