Zuzenean
Karmak rocka egiten du. Rock indartsua. Baina badu beste estiloetatik asko ere. Soinu asko biltzen ditu kantu berean, baina ez dizu inoiz eskua askatzen. Kantuen sorkuntzaren inguruan aritu gara Anttonekin hizketan. «Rock formatua entzuna eta entzuna izan da mila aldiz, beraz zerbait berria ekartzea beharrezkoa da» dio Araspinek. Taldearen erreferente diren artista desberdinen inguruan aritu gara. Grabaketa prozesuaren inguruan. Azoka txikien garrantziaren inguruan, eta baita Pello Arteberekin egin duten kolaborazioaren inguruan ere. «Lehen diskoan gure nortasuna bilatu genuen, eta bigarren diskoa etapa biziki garrantzitsua da».
Ez den, baina, musika eszenan hazteko garaian sentitzen den mugaren inguruan ere aritu gara Karmako abeslariarekin. Hark kontatu digu nola bizi dituen taldeak hegoaldeko eszenan dauden sartzeko trabak. Eta zentzu horretan, euskal eszenak duen bizirauteko nahitaezko promotore beharra kritikatu du. Horretaz gain, noski, bi kanturen bertsio akustikoak zuzenean entzuteko aukera izan dugu. «Hirukotea gara, asko jo dugu elkarrekin, eta orain badakigu noraino joan gaitezken».
Kontzertuz kontzertu dabil hirukotea. Eta horrela jarraituko du luzez, ondu berri duen lana aurkezten. Betiko asmo eta egi berberekin. Izango dugu aurrerantzean hirukotearekin bigarren kafe bat hartzeko tartea.


