Zuzenean

Arrantza Euskal Herrian desagertzear dagoela dio gizarteak barneratu duen iragarpenak; arrain freskoa era berean, luxuzko produktu bilakatuko dela herritar xumearenzat. Zalantzarik gabe, agertoki hori gero eta gertuagokoa dirudi, baina iragarpen hori onartzeak, zergatia aztertu gabe, etsipenean erortzea baino ez da. Oraindik ere badagoelako egoera iraultzeko aukera, mitifikatutako iragan hori ez da itzuliko, baina badago neurrikoa eta jasangarria den arrantza sektore batentzako lekua Euskal Herrian.
Itsasoan jardun nahi, baina arrantza sektoreari buruz zalantzak dituzten ikasleak entzun behar dira, belaunaldi erreleboarekin kezkatuta dauden arrantzale kofradietako arduradunekin hitz egin eta guztiaren oinarri behar lukeen artisau ereduari balioa eman. Finean, arrantzaleekin egon. Sarea Galdu Aurretik podcastaren 5. eta azken atal honetan, baikortasunari irekiko zaio atea, sektoreak behar duelako begirada aldatzea, arrantzalearena duina eta parekorik gabeko bizimodua dela erakusteko.