Zuzenean

Garai batean, duela ez hain beste, kostaldeko herrietako pertsona gehienek eduki ohi zuten arrantzale edo marinel bat familian. Azken hamarkadetan portzentaje hori dramatikoki murriztu da, arrantzan jarduten duen senide bat duen haurra arrotz bilakatzeraino klasean edota kuadrillan.
Asko hitz egiten da arrantzale bat familian edukitzearen gogortasunaz eta badu noski. Baina arrantzari buruzko beste ikuspegi bat emateko gaitasuna ere badu senideak, betiko ikuspegi etsigarritik at. Sarea Galdu Aurretik podcastaren laugarren atalean, emazteari, alabari eta bilobari emango zaie hitza.