Zuzenean

NAIZ Irratia

«Errudun bakarra BSH da, gure aldarrikapenak BSHrekiko dira»

BSHk Ezkirotzeko lantokia ekainaren 17an itxiko du. Nafarroako gobernuak bestelako aukerentzako denbora tartea eskatu arren, enpresak 655 langile kaleratuko ditu. Asier Calderonek, LAB sindikatuko industria arduradunak, NAIZ irratian itxieraren inguruan hitz egin du.

Audio_placeholder

«Errudun bakarra BSH da, gure aldarrikapenak BSHrekiko dira»

Loading player...
Langileek protesta egin dute astearte honetan.
Langileek protesta egin dute astearte honetan. (@LABnafarroa)

Ohar batean, BSHko zuzendaritzak 2024. urteko abenduan iragarritako kaleratzeak bete dituztela aldarrikatu dute. Ezkirotzeko plantaren arazo nagusitzat gehiegizko produkzio-gaitasuna jo dute, etxetresna elektrikoen eskaria jaitsi egin den garaian. Asier Calderonek, LAB sindikatuko industria arduradunak, argiki esan du NAIZ irratian «erredun bakarra» BSH dela.

Astearte honetan greba egin dute langileek, eta «parez pare» eta «borrokan» jarraituko dutela adierazi du Calderonek. «Tentsio uneak» bizi izan direla onartu du; izan ere, 655 langile kalean geratuko dira.

Egoera iraultzeko eta itxiera ekiditeko saiakerak egin dira, «berrindustrializazioa» tartean. Aukera hori kea saltzea dela salatu du, «gaur gaurkoz» ez baitago «deus ukigarririk». «Gure aldarrikapenak BSHk entzun beharko lituzke», gehitu du.

Enpresa batzordeko kideak «egoera sozializatzeko» joan dira Bruselara. «Enpresa hauek iruditik bizi dira eta gatazka mikroan gelditzen den bitartean, beraientzako kalteak ez dira handiak izango».

Jaurlaritza Logoa