Zuzenean

Lide Hernando

Karibeko urek bustitako musikaz gozatzeko parada

Mundu-bola hartu, hatza leku jakin batean jarri eta inguru horretan musikak izan duen eragina izango dugu hizketagai Ad Libitum saioan. Karibeko uretara egingo dugu bidaia, zehazki; ur epel horiek ekarritako musika genero askotarikoak aztertu eta horiekin gozatzera.

Audio_placeholder

Karibeko urek bustitako musikaz gozatzeko parada

Loading player...
Ziggy eta Rita Marley, Rototom Sunsplash 2011
Ziggy eta Rita Marley, Rototom Sunsplash 2011 (Rude Music CC)

Lerro kronologiko bat marraztu eta, horri jarraika, Karibeko irla eta herrialdeek eman diguten ondare musikala aztertuko dugu gaurkoan. XIX mendetik abiatuko gara, garai hartan Kubako Santiagon sortutako boleroarekin atalari hasiera emanez.

Estilo erromantiko honen ezaugarriak aztertu ostean, irla berean jarraituko dugu son kubatarra ezagutzeko, Compay Segundoren ahotsaz lagunduta. Baina gaurkoan ez dugu soilik gaztelerazko musika entzungo; izan ere, kultura anglosaxoiko zenbait herrialde daude Karibeko uretan ere. Horietako bat da Trinidad y Tobago, eta bertako calipsoaz eta Socaz ere gozatuko dugu gaurkoan.

Dominikar Errepublikak ere eman ditu Karibeko bi doinu garrantzitsu: merengea eta bachata. Bertako musikaren errege Juan Luis Guerrak ezin zuen gaurko saioan huts egin. Mamboaren orkestrazio konplexuaren lekuko ere izango gara, baita horren sinplifikazioa ekarri zuen cha cha charenaz ere.

Beste ezinbesteko irla anglofono bate re bisitatuko dugu, zeinaren ondarea gurera ere iritsi zen: Jamaika, eta ska eta reggaera, The Sklatalitesen eta Rita Marleyren eskutik. Amaitzeko, genero guztietan berriena: salsa, zeina, ustearen kontra, New Yorken kontsolidatu baitzen 70. hamarkadan.

Jaurlaritza Logoa