Zuzenean

Bigarren Kafea

Ezkondu ala izatezko bikote egin?

Ezkontzaren eta izatezko bikote izatearen arteko aldeez aritu gara EMA Abokatuakeko Maite Tolosarekin Bigarren Kafean. Gero eta gazte gutxiagok hartzen du ezkontzeko erabakia eta are gutxiago dira elizatik ezkontzen direnak. 

Audio_placeholder

Ezkondu ala izatezko bikote egin?

Loading player...

 

Bata edo bestea hobea ote den galdetuta, hori ez dagoela zehazterik aitortu du Tolosak. «Norberaren zirkunstantziak zeintzuk diren ikusi behar da eta honen arabera erabaki, bi aukeretako zeinek asetzen dituen hobeto zure beharrak edo zeinek ematen dizun segurtasun juridiko handiagoa, azken finean horixe baita kontua».

Baina zer da bakoitza? «Izatezko bikotetzat Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dagoena baino ez da hartzen eta legeak espreski dio inskribatu gabeko bikoteei ez zaiela lege hau aplikatzen. Eta, beraz, ez zaizkie aplikatzen figura honek ematen dizkien eskubideak». Izatezko bikote modura inskribatzea ezkontzea baina azkarragoa dela ere ziurtatu digu. 

Ezkontzeko berriz, Dokumentazioa bildu eta ezkontza espedientea sortu behar da eta hitzarmenezko ezkontza ez dela ziurtatzeko elkarrizketa egiten da batzutan. Bi lekuko behar izaten dira eta ezkontzaren data jarri behar da».

Orduan, zein ezberdintasun dago? «Egia da, Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun, jada ia erabat parekatuta daudela bi figurak, hala nola, oinordetza eskubideei, konpentsazio pentsioari edo seme-alabentzako mantenu pentsioari dagokionez. Horrez gain, duela urtebete pasatxo parekatu egin dira baita baimenen arloan ere. Hala ere, bada ezberdintasunen bat, esaterako alarguntasun pentsioaren inguruan betebeharreko eskakizun gehiago eskatzen dira izatezko bikotearen kasuan, Jabetza Erregistroan higiezinen bat inskribatzeko orduan arazoak sortu daitezke eta baita bikotea erregulatuko duen ezkontza erregimenari buruz ere bikotekideak espreski aukeratzen ez badu».

Entzun Maite Tolosarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa