Zuzenean

NAIZ Irratia

Senperetik Baionara: herriaren hurrengo urratsa

Ipar Euskal Herriko ikastolen festak jendetza bildu du Senperen. Balorazioa jasotzeko Koldo Rodriguez, Herri Urratseko koordinatzailea NAIZ irratian egon da, eta sentsazioak «gazi-gozoak» izan direla aitortu du. Baionan, maiatzaren 23an, egingo duten herri mobilizazioaren berri ere eman du.

Audio_placeholder

Senperetik Baionara: herriaren hurrengo urratsa

Loading player...
Jende asko hurbildu zen Senperera, tartean gazte asko.
Jende asko hurbildu zen Senperera, tartean gazte asko. (Patxi Beltzaiz)

Ipar Euskal Herriko ikastolen festak 42. edizioa ospatu du Senperen, eta jendetza gerturatu da. Koldo Rodriguezek, Herri Urratseko koordinatzaileak, balorazioa egin du NAIZ irratian: «Gozo-gozoa, baina gazitik ere apur bat izan du».

Ipar Euskal Herriko ikastolen festara «milaka» euskaldun hurbildu zirela nabarmendu du Rodriguezek, eta «oso pozik» daudela esan du. «Egon zen jendea biziki gozatu zuen», gehitu du.

Jardunaldia beste hitzordu baten berri emateko baliatu da: maiatzak 23, Baionan, danborrada erraldoia eginen dute. «Seaskari errespetua eta baliabideak aldarrikatzeko baliatuko dugu elkarretaratzea», azaldu du koordinatzaileak. Izan ere, Rodriguezek jakitera eman duenez, Gobernu Frantsesak oraindik postuen gaiari ez dio erantzunik eman.

Azkenik, laguntzeko bideen berri ere eman du Rodriguezek: «Hego Euskal Herritik bizuma da biderik errazena». «Laguntza txikiena ongi etorria izango da», azpimarratu du.

Jaurlaritza Logoa