Zuzenean

Maite Zaitut esatea eta sentiaraztea jakitea eskaini diguten herriari esker, Maite Zaitut elkarteak omenaldi berezi bat antolatu du: “Maite Zaitut Festa”. Ekitaldia maiatzaren 3an izango da, 17:00etan hasita, Barakaldoko BEC aretoan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeari egindako lan eskerga aitortzeko prestatu dute festa, eta gaiaren inguruan NAIZ Irratian izan da Nerea Godoy, elkarteko kideetako bat, xehetasunak emateko.


