Zuzenean 08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Bigarren Kafea

«Galderei erantzunak bilatzeko lekua da Arantzazu»

Bertan lanean aritzetik ezagutzen zuen, besteren artean, Pello Sarasuak Arantzazu. Bertako fraideei elkarrizketak egiteko proposamenetik abiatuta ondu zuen Arantzazu dokumentala eta horren inguruan aritu gara Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

«Galderei erantzunak bilatzeko lekua da Arantzazu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

«Lehenagotik askotan egona nintzen Arantzazun. Dokumentala egiteko arrazoietako bat bada bertan lanean aritu izana. Dokumentala aitzakia izan da Arantzazu hobeto ezagutzeko. Lehen asko maite nuen lekua zen eta orain gehiago maite dut. Bertako jendea ezagutzeko aukera izan dut baina Euskal Herriari egin dion ekarpena ikusita, gehiago estimatzen dut» aitortu du Sarasuak.

Arantzazuk zer den galdetuta, hauxe erantzun digu. «Normalean, Arantzazu ikuspegi erlijiosoarekin lotzen da. Hori bada Arantzazu. Kristau espiritualtasunaren puntu garrantzitsua da hemen, zein hemendik kanpo. Askoz gehiago ere bada ordea eta hori islatu nahi zen. Herriari eman dion hori erakutsi nahi zen. Eman dio eta ematen jarraitzen du. Euskara eta Idiazabalgo gazta hor ditugu eta hori ez dugu Arantzazurekin lotzen».

Hasieran ez zuten buruan dokumentala egitea. «Ideia hori izan balitz, ziurrenik ez nuen nik egingo. Asmoa fraide frantziskotarrei elkarrizketa luzeak egitea zen. Niregana iritsi ziren. Lehenik elkarrizketak izan ziren eta gero etorri zen dokumentalarena». Zentzun horretan, jasotako material guztia ordubetera murriztea ez dela erraza izan aitortu du.  «Elkarrizketetan ia 25 ordu genituen eta hori 70 minutura ekartzen ez nuen ondo pasa».

Entzun Pello Sarasuarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa