

Zuzenean 13:00h - 14:00h
KirolHaria
14:00h - 16:00h
Euskal Herriko Itzulia
16:00h - 17:00h
Bilynch

Haurrak garenetik nerabezarora igarotzen garenean milaka galdera sortzen dira gure gorputzen inguruan, gehiago gure gorputzak asko aldatzen badira eta gure gizarteak ez badu aldaketa horien eta hauek ekarri dezaketen ondorioen inguruan informazio askorik.
Hilerokoaren inguruan informazio gutxi dagoen tokian, ikertu eta zabaldu behar izaten da, eta horregatik sortu zen Ara!Gorputz kooperatiba Irunen. Hilerokoaren inguruan zeuden hutsuneei erantzuteko asmoz sortu zen eta aurrerapausuak gertatzen ari direla aipatu du Enara I. Dominguezek: «Pozik gaude pixkanaka hitz egiten goazelako, lan askori esker ari gara aurrerapausoak ematen baina pentsatzen dugu eremu guztietara iritsi behar garela».
Besteak beste ildo hori ikastetxeetan, ikasle eta irakasleentzako formakuntzetan lantzen dutela kontatu digu kooperatibaren sortzaileetako batek. Lehen hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailetan aritzen dira askotan eta oraindik tabu handia dela ere kontatu digu: «Haurrek hilerokoa zer den jakin aurretik, nazka, lotsa eta mina aipatzen dituzte».
Ara!Gorputzek egiten duen lanaren inguruan aritu da Bigarren Kafean Enara I. Dominguez eta baita ziklikotasunak gizarte lineal batean dituen zailtasun eta kontrakotasunen inguruan ere.