Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Kontatzera Noazu (Errepikapena)

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

NAIZ irratia

Adi eta Ari | Lortu da, lortu dugu, lortu duzu

[1x21] Ikasgai honetan lortu da/ lortu dugu/ lortu duzu landuko ditugu.

Audio_placeholder

Adi eta Ari | Lortu da, lortu dugu, lortu duzu

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Xabier Zeberio musikaria.
Xabier Zeberio musikaria. (Andoni Canellada | FOKU)

ANDER:
Kaixo, Nerea. Zer moduz? Sosegu aurpegia duzu.  

NEREA:
Kaixo, Ander. Ondo, eta zu? Hementxe ari naiz Xabi Zeberioren Pause diskoa entzuten lasai-lasai.

ANDER:
Gustuko duzu?

NEREA:
Bai!!! Izugarri lasaitzen nau. Liam o Maonlai-ekin batera sortu duen 'O chuas anoir' abestia entzuten ari nintzen. Zatitxo bat entzungo dugu elkarrekin?

ANDER:
Jakina!

ANDER:
Oso ederra da, Nerea! Orain ulertzen dut zeure sosegu aurpegia! Hori bai, nire gusturako, agian, pixka bat tristea da!

NEREA:
Ezta pentsatu ere horrelakorik esatea!

ANDER:
Zergatik?

NEREA:

Xabiri egindako elkarrizketa batean argi esan du berak ez duela musika tristea egin, eta musika malenkoniatsuarekin desberdindu du. «Bake sentsazioa ematen duela eta barrura begira jartzen gaituela» aipatu du.

ANDER:
Izan daiteke, bai. Onartu behar dut lasaitasuna transmititu didala. Neure burua horrelaxe irudikatu dut: kikara bat eskuan, goxo-goxo, tximinia baten aldamenean.

NEREA:
Zerbait sortu du zure barrenean, orduan!

ANDER:
Hala da, bai. Lehen jarri duzun abestian, Liam o Maonlaik parte hartu duela esan duzu.

NEREA:
Bai, bera irlandarra da eta gaelikoz abesten du normalean, baita abesti honetan ere.

 

AUDIOA | Xabi Zeberio

 

ANDER:
«Ohore bat izan da niretzat», esan du Xabik.

NEREA:
Aspalditik lagunak diren arren, orain arte ez du Xabiren disko batean parte hartu; beraz, hunkigarria izan da bientzat.

ANDER:
Diskoan agertzen diren bakarrik al dira?

NEREA:
Ez, diskoan Xabi oso ondo inguratuta egon da. Iñar Sastre laguna ere pianoan izan du abesti batean baino gehiagotan, eta diskoaren kontzeptzioa Aitor Etxebarriarekin landu du.

ANDER:
Artean askotan gertatu ohi den bezala, taldean egindako lana izan da hau.

NEREA:
Bai, eta esango nuke Xabik hori oso presente duela. Elkarrizketaren zati batean hauxe esan du:

 

AUDIOA | Xabi Zeberio

 

NEREA:
Diskoaren osotasunaz hitz egitean, «pozik nago, ze Pause honetan lortu da» esan du.

ANDER:
Lortu dut edo lortu dugu esan zezakeen, baina berak nahiago izan du pertsona zehaztu gabe hitz egin.

NEREA:
Agian lan honen meritua denena oro har dela esan nahi zuen, eta horregatik erabili du inpertsonala.

ANDER:
Lotsagatik ere izan daiteke, bere buruari garrantzi gehiegi ez emateko eta jende askori esker lortu dela adierazteko.

NEREA:
Izan liteke, bai. Subjektu jakinik ez dugunean, edo, adierazi nahi ez dugunean, erabil daiteke forma inpertsonala.

ANDER:
Generikoan hitz egiten dugunean, adibidez, arau orokor bat azaltzeko, ez pertsona konkretu batek egin ezin duena ere erabil daiteke. «Hemen ezin da erre».

NEREA:
«Gaurko bileran, igogailuaren lanak aurrera eramatea erabaki da».

ANDER:
Orain arte 6. solairura oinez igo izan zara?

NEREA:
Adibide bat jartzen ari nintzen, Ander!

ANDER:
A, bai, bai. Denon artean erabaki duzue igogailua jartzea, horregatik ez duzu pertsonarik zehaztu nahi izan.

NEREA:
Halaxe da! Egitura inpertsonalak erabiliz, ez dugu ekintza egin duen pertsona nor den esaten.

ANDER:
Horixe ikasi dugu gaurkoan Xabi Zeberioren musika ederra gozatzearekin batera.

NEREA:
Zenbaitetan bigarren pertsona ere erabiltzen da, baina horrelakoetan akatsak sortu ohi dira, beraz, guk lehen pertsona edo hirugarren pertsona erabiliko ditugu.

ANDER:
«Azkenaldian sarri entzuten ditugu horrelakoak», edota «azkenaldian nonahi entzuten dira horrelakoak», eta ez, beraz, «azkenaldian nonahi entzuten dituzu horrelakoak».

NEREA:
«Hemen, hala ere, ez da sekula horrelako astakeriarik esan».

ANDER:
«Euskal Herriko hainbat herritan antzerkia ikusteko ohitura dagoela sumatzen da».

NEREA:
Hainbat herri beharrean, txoko guztietara zabal dadila antzerkia ikusteko ohitura.

ANDER:
Eta gu entzutekoa! Agur!

NEREA:
Aio!

Hemen entzun dezakegu Xabier Zeberiori 'Paraleloan' saioan egindako elkarrizketa

Jaurlaritza Logoa