

Zuzenean 09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
11:15h - 12:00h
MusikHaria

Argazki kamerak ez du hutsik egiten Ura Iturralderen bidai ekipamenduan. Ez du turista izan nahi, jendearengandik gertu egoteko desira du. Herrialde askotan izan da tolosarrak, bere kuttuna da Kuba, gutxienez zazpi aldiz izan da bertan. Karibeko irlan bizitutakoaz gain, beste bidaietan pilatutako pasadizoak ere kontatu dizkigu Bidaiari saioan.
Kubara egindako bidaia horietako batean erlijio minoritarioen buruzko erreportaje bat egin zuen. Miamiko 'Cibercuba' hedabideak, irlan erlijio askatasunik ez zegoela argitaratu zuen, eta Iturraldek hori irakurtzean ez zuen sinetsi. Orduan otu zitzaion gaiari buruzko lan bat egitea, kontatu digunez, meskitak, sinagogak eta elizak, denak batera, egiten dute elkarbizitza, eta argazki bidez erakutsi zuen errealitate anitz hori: «Bertara joan eta jendeari galdetzen egin nuen lan hau», aipatu digu.
Bestalde, Iranen ere izan da Iturralde, han LGBT kolektiboa jarri zuen erdigunean, transexualitatea jomugan jarriz. Iranen legala da sexu aldaketa, baina ,soilik, ebakuntza egindakoan. Hemendik kontaktua egin zuen sare-sozialen bidez bertako transexualekin: «Sorpresa handia hartu nuen Iranera iristerakon, joandako hotelean euskaldunak besterik ez zeuden!», eta horregatik: «hotelez aldatu nintzen», aitortu digu.
Ukrainan ere izan da Ura Iturralde. Gerra garaian bidaiatu zuen kontaktu bati esker. Gogoratu du nola entzuten ziren gauetan sinerak, eta nola saiatzen zen jendea normaltasuna mantentzen bere egunerokotasunean. Haurdunaldi subrogatuaren gaia landu zuen han. Gerra hasi berria zela, klinikek izugarrizko segurtasun zaintza zuten, «merkatu hori gailurrean» baitzegoen.
Argazkilari gisa hainbat sari jaso ditu Ura Iturraldek. 2018ko BAFFESTen euskal argazkilari berri onena bezala nabarmendu zen, 2019ko International Photography Awards (IPA) sarietan 'Perspektiba sakonena' kategorian hirugarren saria lortu zuen, eta 2020an World Press Photo sarirako izendatua izan zen. Al Jazeera eta Vice UK bezalako komunikabideekin ere kolaboratu du tolosarrak.