Zuzenean 13:00h - 16:00h

Euskal Herriko Itzulia

ZUZENEAN

16:00h - 17:00h

Gramofonoa

Estitxu Pinatxo

17:00h - 18:00h

Beste Bat

Zaloa Badiola Perez
NAIZ Irratia
Elkarrizketa
Iñigo Delgado
ICHH-ko kidea

«Zuzendaritza batzordearen jarrerek banatu egiten gaituzte, eta gure indarra batasunean dago»

Asteak joan asteak etorri tentsioa areagotuz doa. Iñigo Cabacas Herri Harmailak animazioa dinamizatzeko «berme objektiboak» eskatzen dituen bitartean, Athleticeko zuzendaritza batzordearekin adostasunetara iritsi gabe jarraitzen du. NAIZ Irratian izan da Iñigo Delgado, ICHH-ko kidea.

Audio_placeholder

«Zuzendaritza batzordearen jarrerek banatu egiten gaituzte, eta gure indarra batasunean dago»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Iñigo Cabacas Herri Harmailaren kalejira.
Iñigo Cabacas Herri Harmailaren kalejira. (Aritz Loiola | Foku)

Iñigo Cabacas Herri Harmailako –ICHH– kide Iñigo Delgado elkarrizketatu du NAIZ Irratiak, eta bertan agerian geratu da ICHHren eta Athleticeko egungo zuzendaritzaren arteko sintonia falta, batik bat abenduaren 4ko partida osteko gertakariek handitu eta gaiztoturiko sintonia falta, Ertzaintza San Mamesera sartu eta zaleen aurka oldartu ondoren. «Herri Harmaila berria sortu zenetik errepresio egoerak areagotzen joan dira, eta une honetan ez daukagu berme objektiborik errepresiorik jasan gabe animazioa dinamizatzeko», azaldu du Delgadok ICHHren egungo egoera.

Duela gutxi «futbola eta politika ez direla nahasi behar» nabarmenduz azaldu zen jendaurrean Jon Uriarte Athleticeko presidentea. Alabaina, Iñigo Delgadoren aburuz, banandu ezinezkoak dira. «Bat dira eta bat izan dira beti. Munduko Futbol Txapelketa Qatarrera eraman zen edo Superkopa Saudi Arabiara, edota egunotan mundu mailan abian den mugimendua ‘Israeli txartel gorria ateratzeko’ eskatzen duena. Hori guztia politika  da eta izan da beti».

Era berean ICHHren izaera aldarazteko interesa ere giro horretan planteatu du, harmaila «kontrolatu» eta «otzanago» bat sortze aldera.

«Gure aurka egitea ez da Zuzendaritza Batzordearen interes behinena, baina badaude, Ertzaintza adibidez, beste talde batzuek Herri Harmailaren kontra egiteko interesa badutenak, eta ikusi dute Zuzendaritza Batzorde honek bere linea editoriala daramala eta ez duela horren aurka ezer egiten. Horrela. koktel perfektua osatu da. Zertarako, Herri Harmaila kontrolpean izateko, horrela erosoagoa delako, arazo gutxiago ematen dituelako eta, beraz, gauzak txarto badoaz ez dutelako kritikarik egingo», adierazi du.

Errepresio orokorra

Errepresioa zabalagoa da, ordea. «Gure kolektiboak jasaten duen moduan, beste kolektibo batzuek ere jasaten dute, edota inongo kolektibotan ez dauden pertsonek ere. Errepresioa pertsonarik esanguratsuenen kontra doa, eta ondo dakite gure kasuan ‘speakerrei‘ eta bonboak jotzen dituzten horiei isunak ezarri eta kanporatzea dela minik handiena ematen diguna. Baina errepresio orokor batean bizi gara», salatu du Delgadok.

«Herri Harmailen inguruko oinarrizko printzipioen zerrenda» ere kaleratu berri du Athleticek, eta, hala, ICHHren ezadostasuna are eta nabariago geratu baino ez da egin.

«Horrek helarazten duena da Madrilen dagoen ‘Fan grada’ baten antzeko zeozer nahi dutela, eta ez dutela nahi harmaila herrikoi eta bizi bat, zeina ez dagoen ez Zuzendaritza Batzordearen ez Poliziaren kontrolpean, baizik eta hor dauden Athleticzaleek eraikitzen duten harmaila», azpimarratu du.

Amaitzeko, mezu hau helarazi die zaleei. «Gure grina Athletic partida guztietan animatzea da, baina horretarako baldintza batzuek behar dira: errespetua, bermeak jazarriak ez garela izango, eta gauzak hitz eginez konpontzea, eta ez Zuzendaritza Batzordearen moduan. Banatu nahi gaituzten formak darabiltza, eta gure indarra batasunean dago», ohartarazi du.

Jaurlaritza Logoa