Zuzenean 00:00h - 02:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

02:00h - 03:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

03:00h - 05:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Ander Arandia

Australiara Work&Holiday bisarekin

Naia Aduriz donostiarra 2018ko azaroan Australiara joan zen Work&Holiday bisarekin. Urte eta erdiz luzatu zuen bere egonaldia. Covid-19ak eragindako krisia zela eta, Madrilera itzuli zen Iberiak antolatu zuen hegaldi bakarrean. Aurretik, hegaldi zerbitzari moduan egin zuen lan.

Audio_placeholder

Australiara Work&Holiday bisarekin

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Naia Aduriz Magnetik irletan, eta atzean koala bat lotan.
Naia Aduriz Magnetik irletan, eta atzean koala bat lotan. (Naia Aduriz )

Zine-ekoizpen ikasketak egin ditu Naia Adurizek, eta bere ikasketekin erlazionatutako lan batean ari bazen ere, bidaiatzen hastea erabaki zuen. Melbournera joan zen lehenbizi Work&Holiday delako bisa batekin. NAIZ Irratiko ‘Bidaiari’ saioan azaldu digu bisa mota honek hiru urtez Australian bizitzeko ematen dizula: «Hori bai, bigarren urtea bertan emateko, hiru hilabeteko lan-kontratu bat behar duzu, eta hirugarren urte bat egon nahi baduzu, sei hilabeteko kontratua».

Facebook bidez aurkitu zuen Melbourneko lehen etxea, bost hilabetez izan zen han. «Txinatarrek etxebizitza asko erosten dituzte eta gero alokairuan jartzen dituzte», kontatu digu. Ondoren etorri zen lana topatzearen erronka: «Jatetxe brasildar batean aurkitu nuen lana eta honi esker nire lekua topatzen hasi nintzen».

Melbourneko hiria utzi eta Australiako ipar-ekialdean dagoen Cairns hirira jo zuen bisa berrizteko beharrezkoa zuen lan-kontratuaren bila: «Hostaletan eta hoteletan topatu nuen lana» gogoratu du eta han ezagutu zuen lagun argentinar batekin auto bat erosi zuen, Cairnsetik Townsvillera mugitu zen orduan.

Townsvilletik gertu dagoen Magnetik Irland-era joan ziren ferryz: «Irlara iritsi bezain laster, lagun argentinar gehiagorekin elkartu ginen eta berehala jakin genuen bisa luzatzeko behar genuen lana aurkituko genuela han». Australiako koala populazio handiena duen irla hau paradisua dela dio Naiak: «Bertako ur gardenetan sartu eta segituan ikusten dira dortokak, manta-arraiak… eta kala mordoa ditu irlak».

Bisa luzapena lortuta, 15-20 egunez autoarekin bidaiatzen aritu zen Australian zegoen Lekeitioko lagun batekin.  Jatetxe espainiar batean lortu zuen lana ondoren eta han aritu zen pandemia iritsi zen arte. Orduan autoa saldu, eta kontsulatuaren bidez itzuli zen Euskal Herrira.

Hegaldi zerbitzari

Ofizio ezberdinak probatu zituen Adurizek, aurretik ere hegazkin zerbitzari bezala aritu zen, urtebetez Florentzian eta ondoren Bartzelonan beste sei hilabetez, 23 urte zituen orduan. «1,60 metro baino gehiago neurtu behar duzu, igeriketa froga batzuk ere egin nituen Madriden eta azkenik formakuntza bat jaso nuen», kontatu digu, «Vueling konpainiarentzat aritu nintzen lanean». Atseden egunetan dohainik bidaiatzeko aukera eskaintzen ziotela aprobetxatuz, Europako txoko desberdinak ezagutzeko aukera izan zuen.

Lanbide honek alderdi onak badituela kontatu digu Naiak, baina baita txarrak ere: «Egunean lau hegaldi egiten nituen eta belarriko minarekin hasi nintzen, belarritik odoletan hasteraino. Medikutara joan eta tinpanoa zulatua nuela esan zidaten. Entzumena galtzeko arriskua nuela jakitean lana uztea erabaki nuen». Australiari buruz eta hegaldietako laguntzaile lanbideari buruz gehiago jakiteko, entzun ezazue Naia Adurizekin izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa