Zuzenean 04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Eire Maia

«Koral-hesiak, marrazoak eta dortokak egunero ikustea, benetan, ikaragarria da»

Jokin Auzmendi ordiziarrak 2023ko urrian Sydneyra joatea erabaki zuen ‘Work and Holiday’ bisarekin. Bere, bikotekidearekin batera urtebetez egoteko proiektua osatu zuten orduan. Gustatu zaie nonbait uharte handia, han jarraitzen baitute oraindik.

Audio_placeholder

«Koral-hesiak, marrazoak eta dortokak egunero ikustea, benetan, ikaragarria da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Jokin Auzmendi ordiziarrak urpekaritza irakasle bezala egin zuen lan Australian
Jokin Auzmendi ordiziarrak urpekaritza irakasle bezala egin zuen lan Australian (Jokin Auzmendi)

Lan aukera bat suertatuta Australiara mugitzea erabaki zuen Jokin Auzmendi ordiziarrak, eta bikotekidea ere animatu egin zen abentura berrira. 2023ko urrian zapaldu zuten Australia ‘Work and Holiday’ bisari esker. Hasieran, sei hilabetez egoteko asmoa zuten, baina azkenean urtebete osora luzatu zuten egonaldia. Sydneyn hasi zuten bidaia eta 6 hilabete igarota, baimena berritzeko Gobernuak eskatzen duen 88 eguneko itxialdia egin behar izan zuten; Port Douglasera joan ziren horretarako, 3.500 biztanleko herri batera.

Port Douglasen Jokinek urpekaritza irakasle bezala lanean aritzeko aukera izan zuen. Lanpostua lortzea ez zen erraza izan: «Enpresetako kudeatzaileak zuzenean konbentzitu behar izan nituen. Egunak pasatzen nituen haien bila, interesa erakusteko eta borrokatzeko. Nire amak esaten duen moduan, ‘non gogoa, han zangoa’».

Aitortu digunez, lana oso erantzukizun handikoa zen: «Ez zen soilik urpekaritza irakastea, uretan zeuden pertsonen segurtasuna zure esku zegoen, eta horrek presio handia ematen zuen». Hala ere, gustuko zuen lana: «Koral-hesiak, marrazoak, itsas dortokak eta arrain koloretsuak egunero ikustea... Benetan ikaragarria zen».

Lanaldia amaitu ostean, Jokin eta bere bikotekideak Australiako kostaldea ezagutzea erabaki zuten. Kotxe bat erosi zuten eta bizitzeko moduan prestatu zuten: bigarren bateria bat, ur biltegiak eta kanpin-denda bat ezarri zuten autoaren sabaian.

Bidaia ekialdeko kostaldetik hasi zuten eta Gabonetarako etxera itzuli ziren, Euskal Herrira. Bateria berriz kargatuta, Australiara itzuli eta Tasmaniara bidaiatu zuten: «Tasmania naturaz beteta dago. Egunero kanguruak ikusten genituen, eta Woombat izeneko animalia bitxiak ere bai», kontatu du Jokinek. Bere animalia gustukoen bilakatu dela aitortu digu.

Irla handira berriz itzuli eta mendebalderantz jarraitu zuten roadtripa, Outback basamortua zeharkatzea zen helburua. «Nullarbor izeneko eremua gurutzatu genuen, 1.200 kilometroko errepide zuzena, ia hutsik», gogoratu du ordiziarrak.

Mendebaldeko Australia: natura basatia eta abentura

Mendebaldeko Australiara iritsi zirenean, natura basatiak harritu zituen. Hondartzak ikaragarriak ziren, hondar zuriz eta ur gardenez beteta: «Baina kontuz ibili behar da, suge pozoitsuak eta armiarma arriskutsuak daudelako», ohartarazten du Jokinek.

Tarte honetan kotxean izandako gorabeherak ere ugariak izan ziren. «Behin hondarretan trabatu ginen, eta ordu batzuk eman genituen kotxea ezin atera», gogoratu du. Beste batean, gauez kanpin egiten ari zirela krokodilo bat ikusi zuten hondartzatik gertu. «Linternarekin begiratu eta bi puntu gorri ikusi genituen uretan... ziztu bizian sartu ginen autora», barre eginez kontatu du bizitutakoa ordiziarrak. Kontatutakoak eta beste hainbeste pasadizo bilduko ditu Jokinek, ibilbide erdian daude oraindik, 20.000 km egin dituzte eta beste hainbeste egitea da helburua.

Jaurlaritza Logoa