Zuzenean 14:00h - 15:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

15:00h - 16:00h

Beste Bat

16:00h - 17:00h

Otea lili

Ritxi Aizpuru

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Testigantzen arabera abusuak etengabekoak izan dira AHTren lanetan»

Esklabotasun modernoaren pareko lan baldintzak, arrazakeria, drogak eta arriskuak nonahi. AHTren lanetan ibilitako pertsonen testigantzak dira. «Benetan Euskal Herrian XXI. mendean horrelakoak gertatzen ari dira?» galdetu du AHT Gelditu! plataformako Gorka Ovejerok; «gertatzen ari dira», dio.

Audio_placeholder

«Testigantzen arabera abusuak etengabekoak izan dira AHTren lanetan»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
AHTren lanen gehiegikerien berri emateko AHT Geldituk egindako agerraldia. Ezkerrean, Gorka Ovejero.
AHTren lanen gehiegikerien berri emateko AHT Geldituk egindako agerraldia. Ezkerrean, Gorka Ovejero. (Iñigo Uriz | Foku)

Pasa den astean, AHTren Euskal Herriko lanen gordintasuna erakuts dezaketen kontakizunaren berri eman zuen AHT Gelditu! plataformak. Zehazki, azpiegitura erraldoiaren lanetan aritu izan diren hiru langile ohiren testigantzak publikoki zabaldu zituen plataformak Iruñean egindako agerraldian. «Testigantzen arabera abusuak etengabekoak izan dira», plataformako kide Gorka Ovejerok NAIZ Irratian azaldu duenez.

Plataformarekin hitz egin dutenak «bota egin zituzten edo joan egin ziren» lan egiten zuten enpresatik, Ovejerok dionez, eta hori dela-eta izan dute «ausardia» bizitakoaren berri emateko. Aukera hori ez dute ordea, lanean jarraitzen duten askok. 

«Lan baldintza oso gogorrak, inolako segurtasunik ez, drogak, alkohola... ikuskaritza etortzen zenean aurretik abisatu eta dena txukun mantentzen zuten», Ovejeroren arabera. Egoera bereziki lazgarria da «jatorri kanpotarra dutenekin», AHT Gelditu! plataformako kidearen esanetan, «arrazakeria», sistematikoa baita.

Tafallatik gertu eraikitzen ari den tunel bateko langile ohi baten audio testigantzak gidari, Ovejerok langileok bizi duten egoera tamalgarriak aletu ditu NAIZ Irratian. Aipatu gehigikerietan sakonduz, ur azpian zeuden kable elektrikoen manipulazioz, suteez, substantzien erabilera orokortuaz edota miseriaren pare koka daitezkeen soldaten inguruan hitz egin du berak, ikusi duenari jarraiki. Egoera hauek salbuespenezkoak ez, baizik eta Euskal Herri osoan zehar AHTren obren paradigma direlakoan, honakoa galdetu du AHT Geldituko kideak: «Benetan Euskal Herrian XXI. mendean horrelakoak gertatzen ari al dira?», eta testigantza hauek bezain gordina da erantzuna: «Gertatzen ari dira».

Jaurlaritza Logoa