Zuzenean 08:00h - 09:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Sara Iriarte

09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Bigarren Kafea

«Perkusioaren aniztasunak harrapatu ninduen»

Jaiotzetik dastatu izan du musika Igor Arostegik. «2 urterekin bateria bat eskatu omen nien gurasoei eta horrenbestean, txiki-txikitatik makilak eskuan nituela ibili izan naiz». 

Audio_placeholder

«Perkusioaren aniztasunak harrapatu ninduen»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Tolosako musika eskolako perkusio harrobitik ateratakoa da Arostegi. «Irakasle onak aurkitu genituen bidean eta hori funtsezkoa da. Belaunaldi ezberdinak elkartu ginen eta aurrekoen funtzionamendu ona ikusita, horrek sokari jarraitu ahal izatea ahalbidetu zuen».

Perkusioko eta bateriako karrerak oso banatuta daudela adierazi digu Arostegik. «Hemendik kanpo, perkusioaren barruan banaketa handiagoa egiten da. Niri perkusioaren aniztasunak deitu zidan arreta». Musikeneko garaiez ere oroitzapen onak ditu. 

Perkusio eredu ezberdinen inguruan ere aritu da. «Herbeheretakoa, Frantziakoa, Alemaniakoa… Asko daude. Nik izan ditudan irakasleek Herbeheretako eragina izan dute eta hortik edan dut nik. Dena den, saiatu naiz beste eskolak ere ezagutzen».

Orkestren munduan lehiakortasuna presente dagoela aitortu du Arostegik. «Sarbide probetara aurkezten garenean lehia dago eta gaztetatik ohitzen gara horretara». Euskadiko Orkestrarako sarbide probak egin zituenean, argi zuen oso helburu zaila zela. «Zuk egun oso on bat izan behar duzu eta horrez gain, besteen jarduna eta epaimahaiaren iritzia ere hartu behar dira kontuan. Presio askorekin zoaz eta amaitzen denean, tentsio asko askatzen da, hilabeteetako lana delako. Plaza atera nuela esan zidatenean ezin nuen sinetsi».

Euskadiko Orkestraren funtzionamendua ere azaldu digu. «Orkestraren ziklo bakoitzak bost kontzertu ditu. Hegoaldeko lau hiriburuetan aritzen gara eta Donostian bi aldiz jotzen dugu. Gure agenda nahiko nahasia izaten da. Batzutan goizez aritzen gara, besteetan arratsaldez, kasu batzutan bietan… Ohitu egiten zara baina familia duten lankideen kasuan zaila izan daiteke».

Orkestraz haratago, kalean asko ibili den musikaria da eta Suakai proiektuko kide ere bada. «Oso pozik nabil. Orkestra sinfoniko baten osagarri moduko zerbait da. Nire ezagutza guztia eskaintzen diet baina beraiek ere asko ematen didate. Oholtzan esperientzia berriak izateko aukera izaten ari naiz eta sorkuntza prozesua ere ederra da».

Entzun Igor Arostegirekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa