Zuzenean

Bigarren Kafea

Zientziak 2025erako dituen erronkak

Urte garrantzitsua izango da hasi berri duguna zientziaren alorrean. Hala esan digu Izortze Santin Gomezek, EHUko biologia alorreko ikerlariak Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

Zientziak 2025erako dituen erronkak

Loading player...
Argaltzeko botikak izan ditugu hizpide
Argaltzeko botikak izan ditugu hizpide (Markus Wrinkler | Pexels)

Klima aldaketari aurre egiteko politiketan jarri du azpimarra Santinek. Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidentetzara itzultzeak modu nabarmenean eragingo du alor horretan. Aurreko agintaldian Parisko 2015eko akordioetan zehaztutako helburuak betetzeko bidetik atera zuen herrialdea eta oraingoan ere, antzeko bidea hartu dezake.

Horrekin lotuta, balizko beste pandemia baten aurrean mundu mailan eman beharreko erantzun bateratu baterako bidean akordioren bat lortzeko egon daitezkeen aukeren inguruan aritu da. 2024an lortu ez izana ez dela albiste ona adierazi du baina itxaropena azaldu du 2025ean lortu daitekeenaren inguruan.

Gizentasunaren aurkako botikak, burmuinak irakurtzeko gaitasuna duten txipak eta antzekoak ere izan ditugu hizpide Izortze Santin Gomezekon Bigarren Kafean.





Jaurlaritza Logoa