Zuzenean

Bigarren Kafea

«Sortzaile txiki bati lapurtzea, amets bat lapurtzea da»

Leire Aiartzaguenak Ehule proiektua sortu zuen bere amarekin eta egun, zale ugari dituzte Euskal Herriko luze-zabalean. Makramea eta kakorratz-lana egiten dute, artisautza eta jasangarritasunaren alde. Bere proiektua aurkezteaz gain, Athora Mantara aurkeztu digu Leirek. 

Audio_placeholder

«Sortzaile txiki bati lapurtzea, amets bat lapurtzea da»

Loading player...

Leire Aiartzaguenak ederki ezagutzen ditu Euskal Herriko sortzaileen azokak. Hemendik hara ibiltzen da, batetik, Ehule proiektuko produktuak saltzen eta, bestetik, proiektu txikiak ezagutzen eta kontsumitzen. Izan ere, «ez da produktu bat soilik, sortzaile txikien produktu guztien atzean istorio bat dago, sortzaile bat dago». Ehuleren kasuan, bi sortzaile daude: Leire eta bere ama Mila. Batek makrame teknikarekin poltsak egiten ditu eta besteak puntu eta kakorrantz lanak egiten ditu. «Tokillak dira gure izarrak eta izango dira, hasieratik egiten ditugun osagarriak dira» esan digu Leirek.

Eskuz egiten dute dena, ahal duten denbora eskainiz produktu bakoitzari. «Hilabeteak itxaron behar dituzu agian hurrengo azokara joan eta tokilla bat eskuratzeko; batzuk ulertzen dute, besteek ez, baina horrela da eta ezin da aldatu». Azoka horietan sortzaile ugari ezagutzeko aukera izan du Aiartzaguenak, tartean, Dinagu Kolektiboko kideak. 

Horregatik sortzaile txikiak aurkeztuko dizkigu Bigarren Kafean etortzen den bakoitzean. Lehenengo saioan, athora manthara proiektua aurkeztu digu Katalin Antxiaren marka. Entzun osorik Leireren tartea hemen.

 

Jaurlaritza Logoa