Zuzenean
Askok musika jaialdi soiltzat genuena, kolektibo baten mugimenduaren zati bat baino ez dela ikasi dugu aste honetan Martin Ziriza (Mendillorri, Iruñea, 1999) kideari esker. Tatxers edota Borla taldeetan dabilen musikariak NAIZ Irratiko MusikHaria saioan kontatu duenez, «jaialdi bat baino askoz ere gehiago da Ez Dago Hilda. Kolektibo bat gara eta musikariez aparte teknikariak, sortzaileak edota eszenako beste edozein ataletan daudenak gara, elkartu eta eszena indartzeko nahia dugunak».
Hala, Iruñeko Trinitarios parkean bi egunetarako musika jaialdia antolatu dute urriaren 25 eta 26rako eta sarrerak dagoeneko eskuratzekoa moduan daude.
Iruñerria ‘Ez Dago Hilda’, entzun bestela Martin Zirizarekin izandako elkarrizketa.