Zuzenean
«Orain jasotzen ari garen deiak ez dira legezkoak. Iruzurgileenak dira. Dei baten zain nengoen eta egun horretan sei edo zazpi dei ezberdin jaso nituen zenbaki ezezagunenak. Zenbakiak interneten begiratu nituen baina ez ziren iruzurgile modura agertzen. Zenbaki horietako batera deitu nuen eta hartu zidanak, berak ez zidala deitu esan zidan».
Harritu egin zuen horrek Elordi eta zenbaki hori ordezkatua izan zela pentsatu zuen. «Esim motako txartelak erabiltzen dituzten telefonoak ordezkatzea lortzen dute iruzurgileek eta zenbaki horiek spam modura identifikatuta ez daudenez, errazagoa da jendeak dei horiek erantzutea eta horrek areagotu egiten du iruzurra jasateko arriskua».
Datu pertsonalen salerosketa bidez lortzen dituzte datuak. Adibidez, isun bat jarri digutela esateko deitzen badigute, gure izena, NAN zenbakia eta antzeko datuak izan ditzakete baina ez dugu sinetsi behar benetakoa dela. Horrelako jakinarazpenak ez dituzte telefono dei bidez egiten».
Entzun Unai Elordi Hidalgorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.