Zuzenean
2020tik 2023ra bitartean, Charles Roberts eta Lady Cecilia Roberts de Boothbyren oinordekoek artxibo zabal bat ezagutzera eman zuten. Artxibo horietan, 1937 eta 1939 urteen artean erbesteratutako euskal haurren inguruan hitz egiten zen. Artxibo horietako bat Wilfrid Roberts eta Leah Manningen arteko korrespondentzia da; telegramak eta gutunak. Leah Manning Irakasleen Batasun Nazionaleko presidente izana zen, eta 1936ko abenduan, Espainiako Laguntza Medikuko Batzordearen antolatzaile nagusietako bat bihurtu zen.
Manning 1937ko apirilaren 24an Bilbora iritsi zen Espainiako Sorospen Batzorde Misto Nazionaleko agente gisa Eusko Alderdi Jeltzaleak gonbidatuta. Izan ere, 1937ko martxoan Elorrio eta Durango bezalako herrietan izandako bonbardaketa frankisten ondorioz, haurrak segurtasun lekuetara ebakuatu nahi izan zituzten. Hasiera batean proposamena aldebakarra zen, baina, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketagatik eragindako aldarri publikoak britainiar gobernuaren onespena ekarri zuen.
Azken urte hauetan dohaintzan emandako korrespondentziak Manningek North Cumberlandeko diputatu liberala zen Wilfrif Robertsekin egindako harreman tirabiratsuak erakusten ditu. Bigarren Kafean, Wilfrid Roberts eta Leah Manningen arteko telegrama trukeen kronologia jaso dugu eta ahotsa jarri diegu mezu horiei.