Zuzenean

Bigarren Kafea

Zerk izorratu dezake bidaia bat?

Josu Iztuetak bidaia izan du bizibide eta beraz, ondo ezagutzen ditu abenturaren alde gazi eta gozokoak. Gaurkoan, edozein bidaia izorratu dezaketen gertakarien zerrenda osatu digu.

Audio_placeholder

Zerk izorratu dezake bidaia bat?

Loading player...
Josu Iztuetak duela 40 urte Nairobitarra martxan jarri zuen.
Josu Iztuetak duela 40 urte Nairobitarra martxan jarri zuen.

Lapurretak, auto istripuak, osasun arazoak... bidaiatzea gustuko dugu bai, baina -onartzea kostatzen zaigun arren- bidaia guztiak ez dira gozagarriak izaten. «Ez dugu bidaia mitifikatuko, nahikoa arazoa dugulako turismoarekin» esanda hasi da Josu Iztueta Azkue gaurko bidaiarien tartea, eta bidaietako ezbeharren zerrenda egin digu.

Lehenik, auto istripuak eta matxurak aipatu dizkigu. «Garabiaren zain egondako minutuak luzeak dira, eta ziurrenik anbulantziaren zai igarotakoak are luzeagoak» dio Iztuetak. «Ez da erraza beste hizkuntza batean matxura bat deskribatzea, ez da erraza ezta ere beste hizkuntza batean medikuari zer gertatzen zaizun azaltzea». 

«Min guztiak dira minago urruti zaudenean». Norbera ondoezik sentitzea, identifikazio txartelak galtzea, lapurreta bat pairatzea... Josu Iztueta Azkue bidaiariak oporrak zapuztu ditzaketen adibide ugari ekarri dizkigu. 

 

Jaurlaritza Logoa