Zuzenean
Txikitatik nabarmendu zen Tania Maria musikaren alorrean. Zazpi urterekin piano klasikoko klaseak jasotzen hasi zen eta 13 urte zituenerako musikari profesional modura ari zen lanean. 1971ean argitaratu zuen bere lehen diskoa eta ordutik hona 25 argitaratu ditu guztira. Azkena 2022an. Egiari zor, azken urteetako diskoak gehiago izan dira bilduma lanak, abesti berriekin osatuak baino.
80ko hamarkadan Parisera lekualdatu zen eta horren atzean hainbat arrazoi topau ditu Tellabidek. Brasilen gauez jotzen zuen pianoa eta horrek bere bizitza estiloari ez zion mesederik egiten. Horrez gain, bertako musika industriarekin ere gora beherak zituen. Nortasun handiko emakumea dela aipatu du Tellabidek eta horrek agian, hainbat arazo ere eragin dizkio bere ibilbidean.
Funkya eta amba uztartu izan ditu Tania Mariak. Bi estilorik dantzagarrienen nahasketa horretan ez du parekorik izan Tellabideren iritziz. Hamarkada ugaritan zehar estilo nahasketa horri eutsi dio eta ezaugarrien artean, pisu erritmiko berezia eta armonia koloretsuak azpimarratu daitezke.
Entzun Maialen Tellabide Barquerok Tania Mariaren inguruan Bigarren Kafean kontatu diguna.