Zuzenean

Bigarren Kafea

Egin dezake Beyoncék country musika?

Igandean, Superbowlaren partidaren ostean, Beyoncék disko berri bat argitaratuko duela iragarri zuen. Oraingoz, bi single argitaratu ditu: 'Texas Hold'Em' eta '16 carriges', country kutsuko bi kanta, eta bai, internet 'hautsi' zuen.

Audio_placeholder

Egin dezake Beyoncék country musika?

Loading player...
Renaissance: A Film by Beyoncé
Renaissance: A Film by Beyoncé (NAIZ)

Igandean, Superbowl izeneko ekitaldia ospatu zuten Las Vegasen. Hau da, AEBetako amerikar futbol profesionaleko liga den NFLko txapelketako azken partida. Aurtengoan, Kansas City Chiefs eta San Francisco 49ers taldeak lehiatu dira; eta urtero, mundu mailan gehien ikusten den kirol ikuskizunetako bat izan arren, berebiziko interesa piztu du aurtengoan; Taylor Swfiten presentziari esker. 

Eta hala ere, beste abeslari bat izan da superbowleko protagonista: Beyoncé. Gau hartan, bi single argitaratu zituen Beyoncek: 'Texas Hold’em' eta '16 carriages'. Country kutsuko bi abesti. Nahiz eta musika estilo honek entzule asko harritu - eta ez da harritzekoa, bere azken albuma disko musikatik gertu baitzegoen- beyonceren zale leialek badakite aldaketa eta eboluzioa beti egon direla bere artearen abangoardian. Eta badakite, Beyoncek Countrya daramala odolean. Zeren eta "16 Carriages" eta "Texas Hold'em' soinu eta estilo aldetik Countryak dira. Modernoak dira, ziur, baina ez dago doinu horiek beste ezein generorekin nahasterik.

Ez da lehenengo aldia Beyoncek countryarekin jolasten duela. 2016ko 'Lemonade' album ospetsuan ‘Daddy Lessons’ abestia sartu zuen. Ez zen diskoko kantarik arrakastatsuena izan, baina orduan ere hautsak harrotu zituen. Urte hartan bertan, 2016ko Country Music Awards sarietan, musika-estilo horretako sari-banaketa garrantzitsuenean, Dixie Chicks taldearekin zuzenean interpretatu zuen. Ikusle askok zalantzan jarri zuten ea country sarietan parte hartzea merezi zuen Beyoncek, edo ez. Batzuek, disimuluan, esan dute pop eta r&b abeslaria dela. Beste batzuek, lotsarik gabe, esan dute country sariak gizon zurientzat direla, eta ez aritsta beltzentzat. 

Horrela da hori? Country musika zurientzat da? Beyonce hori gezur hutsa dela baieztatzera dator. Eta ez dago bakarrik, alboan ditu historialari, musikari, eta antropologoak. Horretaz jardun gara Bigarren Kafean. Tamalez, countryak espazio zuria izaten jarraitzen duelako.

 

Jaurlaritza Logoa