Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Jaione Dagdrømmer

Jaione Dagdromer izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua, besteak beste, Gaztezulon erredakzio lanetan aritzen den musikazale amorratua. Bere hitzetan, «Musika nere bizitza da eta ez dakidanez instrumenturik jotzen, kritikak egiten saiatzen naiz norbaiti balioko diolakoan.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Jaione Dagdrømmer

Loading player...
Jaione Dagdrømmer elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratao tartean
Jaione Dagdrømmer elkarrizketatu dugu Doinuetatik Haratao tartean (Bigarren Kafea)

Lehen kantu kuttun gisa, Kerobia taldearen 'Isburt' abestia aukeratu du Jaionek. «Rose Escargot diskoko kantua da, diskoari hasiera ematen dio, hasiera bikaina, eta asko bueltatzen naiz disko honetara. Hain dut gustuko kantu hau gure txakurrak izen bera duela».

Bigarren kantu kuttun gisa Olaia Inziarteren 'Zure mina' ekarri nahi izan du gurera Jaionek. «Sekulako zintzotasuna transmititzen du Olaiak, eta abesti honetan bereziki biluzten da; zaurgarritasuna adieraztea zaila da gaur egun eta jarri behar nuen zerrendan, oilo-ipurdia jartzen duen abesti baita».

Hirugarren kantu kuttun Viva Belgrado taldearen 'Un tragaluz' kantua ekarri nahi izan digu Jaionek. «Duela aste batzuk atera da diskoa baina abesti hau eta diskoa jada nere kuttunen artean daude; hasieratik bukaerara entzun beharreko zerbait da, altxor bat».

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Sufjan Stevensen 'Should have known better' aukeratu du Jaionek. «Carrie & Lowell diskoko beste edozein aukeratu nezakeen, bikainak baitira denak. Bizitzako nere garai ilun batean azaldu zen disko hau eta asko lagundu zidanez, geroztik nire ondoan dago».

Jaurlaritza Logoa