Zuzenean

NAIZ irratia

«Ez dute edukirik, pastela banatzen ari dira eta hona ez gara pastela banatzera etorri»

Herritarren beharrei erantzutea da Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren helburua eta norabide horretan segi asmo du Elkarrekin Podemosekin hitz egiten. «Gainerakoek zergatik ez dute edukien inguruan hitz egin nahi? Ez dutelako edukirik».

Audio_placeholder

«Ez dute edukirik, pastela banatzen ari dira eta hona ez gara pastela banatzera etorri»

Loading player...
Maddalen Iriarte NAIZ irratiako estudioetan
Maddalen Iriarte NAIZ irratiako estudioetan (NAIZ irratia)

Gipuzkoaren erroneki erantzutea eta herritarren beharrei irtenbideak eskeintzea dira EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigai Maddalen Iriarteren lehentasunak. «Nire eskua luzatuta dago ezinbestean erantzun beharreko gaiez eztabadiatzeko, krisi klimatiko eta energetikoa, erronka demografikoa eta zaintza, euskara eta kultura, feminismoa, errotik heldu behar zaie gai hauei, premiaz, senak mahai gainean daude», adierazi du NAIZ Irratian. Bide horretan, «lidergo konpartituen» bidez, «edukien araberako akordioak» proposatu dizkie EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosi. Momentuak halako formulak eskatzen dituela baieztatu du, azpimarratuz egungo gizarteak dituen erronkek erantzun berriak behar dituztela.

Azken zortzi urteetan eskutik hartuta dabiltzan EAJ eta PSEk, ordea, koalizioaren eskaintzari ez diotela erantzun gaitzetsi du. «Akordio bat egin dutela esan dute baina ez dugu ezagutzen zein eduki izango duen», ohartarazi du. Edukien, neurri zehatzen inguruko eztabaida aldarrikatu du baina EAJ eta PSE hortik urrun ikusten ditu, «zergatik ez dute edukien inguruan hitz egin nahi? Ez dutelako edukirik, pastela banatzeaz ari dira eta hona ez gara pastela banatzera etorri, herritarren beharrei erantzutera baizik»

«Nola ematen diozu giltza PPri?»

EAJ eta PSEk ezinbestekoa dute beste norbaiten babesa Gipuzkoako Foru Aldundia eskuratzeko. Elkarrekin Podemosek ez du pausua emateko borondaterik agertu, eta ondorioz, PP da aukera bakarra. Kritiko mintzatu da oso Iriarte, «nola ematen diozu giltza PPri Gipuzkoak aurrera egin dezan? Nola uzten diozu datozen lau urteetako giltza eskubide sozialak murrziten dituenari, euskararen aurka dagoenari, herri honen existentzia ukatzen duenari?». PP VOXekin elkarlanean ari dela ere gogoratu du, «PP VOXekin batu da jada, VOXekin joan da eta joango da».

 

Jaurlaritza Logoa