Zuzenean

Naiz Irratia

Laura Aznal (EH Bildu): «PSNrekin bilera bat egingo dugu datorren astean»

Laura Aznal Nafarroako EH Bilduren lehendakarigaiak iragarri du datorren astean elkartuko direla koalizio soberanista eta PSN. Eskuinaren aurrean gobernu aurrerakoiak osatzeko konpromiso irmoa adierazi eta berretsi du Joseba Asiron dela Iruñean eskuinaren aurrean dagoen alternatiba bakarra.

Audio_placeholder

Laura Aznal (EH Bildu): «PSNrekin bilera bat egingo dugu datorren astean»

Loading player...
Laura Aznal, EH Bilduren Nafarroako lehendakarigaia
Laura Aznal, EH Bilduren Nafarroako lehendakarigaia (Naiz Irratia)

Gobernu aurrerakoiak osatzea da EH Bilduren maxima eta horretarako bidea elkarrizketa eta negoziazioa direla berretsi du Laura Aznal Nafarroako lehendakarigaiak. Norabide horretan, datorren astean PSNrekin bilduko direla baieztatu du Naiz Irratian. Gogoratu du azken legealdian EH Bildu eta PSNk akordio ugari lortu dituztela eta aldarrikatu du ez dela inor baztertzeko unea. Gainera, gogoratu du gobernukideek, PSN, Geroa Bai eta Contigo Zurekinek 30.000 bozka galdu dituztela.

Gobernuaren osaketa dezente luza liteke, legez, Abuztuaren 28ra arte. Uztailaren 23ko hauteskunde espainiarren ondorioz epea agortzeko asmoa izan dezakete batzuek, baina Aznalek aldarrikatu du lehen bait lehen osatu beharko litzatekeela exekutibo berria herritarren arazoek bere horretan segitzen dutelako

Nafarroako gobernuan bloke progresistak aurrera egitea, baina Iruñeako alkatetza UPNren esku geratzea aukera erreala ote den galdetuta, Aznalek berretsi du Joseba Asiron dela alternatiba bakarra eta inork eskuinari boterea ematea erabakitzen badu herritarrek ez dutela ulertuko.

Jaurlaritza Logoa