Zuzenean

NAIZ irratia

Irratitik mundura ‘Xatoken Moura’!

Umore eta entretenimendu saioa da ‘Xatoken Moura’.  Johnek eta Joshek aurkeztuta esketxak, imitazioak, elkarrizketa fikzionatuak eta, aldiro, gonbidatu bat hartuko ditu saioak. Hamabostero, igandeetan, iluntzeko 21:00etan.

Audio_placeholder

Irratitik mundura ‘Xatoken Moura’!

Loading player...
Xatoken Moura -Jhon&Josh
Xatoken Moura -Jhon&Josh (NAIZ irratia)

«Garbitu belarria eta gozatu pila-pila!» hala hasi dute Johnek eta Joshek lehendabiziko saioa, eta «Zer egingo du gure entzuleak? Ba ederki pasa Josh», jarraian. Beraz, helburu argia dute John eta Joshek, (Ion Garate eta Josu Odriozola), entzulea entretenitzea eta ongi pasaraztea.

Oiñatiarra bazara jakinen duzu ziur zer den 'Xatoken Moura'. Hala ez bada, ez pentsa Johnek eta Joshek aurkeztutako saioak gai orientalak landuko dituenik. Bai zera! Hamabostero behin, igandeetan, iluntzeko 21:00etan umorearen etxe bihurtuko da NAIZ irratia.

Bada, zer da 'Xatoken Moura'? Ba esan bezala, umore saioa bat.  Umorea egitea ez da erreza «entzuleak esan beharko du eta umore saio bat egiten ote dugun» azaldu du Ion Garatek, bera da John. «Xatoken Moura entretenitzeko helburua duen saioa da. Nire belaunaldiarentzat Wazenmank mugarri garrantzitsu bat izan da eta hortik edan dugu». Gaur egun, hedabideetan umore falta ote dagoen galdetuta, Garatek argi erantzun du «Umore falta baino, umore formatu falta dago».

Saioak atal ezberdinak izango ditu, beti hasiko da esketx batekin eta gonbidatu xelebre bat gonbidatuko dute aldiro, honek ‘inolako zentzurik ez duen testari egin beharko dio aurre’. «Gonbidatua izan daiteke edonor, ez du zertan famatua izan behar, nahikoa da xelebrea izatearekin» azaldu du Ion Garatek. Xaxamixa tartean fikziozko elkarrizketak ere izanen dira, eta aktualitatearen errepasoa egingo dute ‘Informazioaren Etena’ albistegi zoroan.

Noski, umorea etxetik hasten bada, «are sanoagoa eta hobea da» dio Garatek. Horregatik 'Xatoken Moura' saioan albistegi zerbitzua ere egonen da. Naiz Irratiako Informazioaren Haria ez, Naiz Irratiko Informazioaren Etena izango da aktualitatearen zita, albistegi zoro samarra, eta berri emaileak hauek: Amaia Laturuta, Iker Txangurru, Ion Telalia edota Pili Lekutxar...

‘Xatoken Moura’ saioa hamabostero izango da, igandeetan iluntzeko 21:00etan. Umore feminista egiten duen ‘Bertikala’ saioarekin konpartituko du ordutegia. Alegia, astez aste, tartekatuko dira bi saioak.

‘Xatoken Moura’-n Pingu eta Lekitxar faltsua.

Podcast plataformetan eta NAIZ irratian duzue jada entzungai Xakoten Moura-ren lehendabiziko saioa. Ipar Polotik zuzenean etorri da Pingu pinguinoa,  Pingera eta pingalkiak ikasteko lekzioak eman ditu. Gonbidatu xelebrea Bizkaitik etorri da: 'Lekitxo' Ibai Zabala. Eskolako azterketa egiten nahikoa lan izango dute Xubanek eta Martinek eta bertsorik ez da faltako. Datorren Xakoten Moura saioa igande honetan izanen da, martxoak 19, eta Iker Gurrutxaga izango da gonbidatu xelebrea.

Jaurlaritza Logoa